Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

BANAKETA ETA LAGUNTZA LANTEGIAN
Erreferentzia Kodea:
3453
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Produktua bezeroei banatzea eta banaketarik gabeko aldietan lantegiko zereginetan laguntzea.
Prestakuntza
Gidabaimena.
Kontratu mota
mugagabea.
Ordutegia
Lanaldi osoa: asteartetik ostiralera 03:00-09:00 / larunbata eta igandea 03:00-10:00
Soldata
1.500€ gordin/ hilean
Oharrak

Pertsona arduratsua, puntuala eta antolatua behar da, balioaniztasunarekin eta prestutasunarekin, lantegiko zereginak egiteko.