Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3215
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
77 urteko emakume bateri laguntzea, eguneko afaria prestatzea, etxea garbitzea (astean 1-2 aldiz), etab.
Prestakuntza
Antzeko lanpostuan aurretik izandako esperientzia baloratu daiteke.
Kontratu mota
Aldi baterako kontratua, ordezkapenagatik.
Ordutegia
Sarrera ostiralean 19:30 etan eta irteera astelehenean 7: 00etatik aurrera.
Soldata
813 euro hilean (hainbanatutako aparteko ordainsaria eta gaua igarotzeko osagarria barne).