Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ANIMATZAILEA EDOTA BEGIRALEA
Erreferentzia Kodea:
3423
Pertsona kopurua
5
Funtzioak
Pertsona dinamikoak, sortzaileak eta gure taldean parte hartzeko gogoa dutenak bilatzen ditugu. Lanpostuaren eginkizunak bi arlotan banatzen dira: batetik, mitologia eta ondare historikoari buruzko bisita gidatuak egitea (gidoi bati eta enpresak emandako materialei jarraituz); bestetik, Gabonetako kanpainako (azaroa-abendua) jarduera eta ekitaldi berezietan laguntzea.
Prestakuntza
Euskara maila ona izatea, haurrentzako eta familientzako jendeaurreko lanean aritzeko gaitasuna izatea, eta jarrera positiboa, sormena zein taldean lan egiteko gaitasuna edukitzea. Oso kontuan izango da aisialdiko eta denbora libreko monitore titulua izatea.
Kontratu mota
Aldi baterako. Uztailetik abendura.
Ordutegia
Lanaldi osoak eta partzialak egongo dira.