Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ADINEKOEN EGOITZAKO ARRETA LANGILEA
Erreferentzia Kodea:
3431
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
Garun-paralisia duten pertsonen egoitzako zuzeneko arretako langilea, egoiliarren arlo guztietako arreta integrala bermatzeko.Asteburuetako eta jaiegunetako txanda betetzeko pertsona bat behar da, 7,5 ordu/eguneko txandakako ordutegian (7:00-14:30 / 14:30-22:00).Uztailaren 31tik abuztuaren 30era.
Prestakuntza
Honako titulu hauetakoren bat izatea: Erizaintzako Zainketa Laguntzaileetako Teknikaria. Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonei Arreta Emateko Teknikaria edo Gizarte- eta Osasun-arretako Teknikaria. Gizarte Erakundeetan Mendeko Pertsonei Gizarte- eta Osasun-arreta Emateko Profesionaltasun Ziurtagiria. Honako hauek baloratuko dira: B1 gidabaimena. Elikagaiak manipulatzaile txartela.
Kontratu mota
Uztailaren 31tikabuztuaren 30era.
Ordutegia
Asteburuak eta jaiegunak, 7,5 ordu/eguneko txandakako ordutegian (7:00-14:30 / 14:30-22:00).