Lan-eskaintzak

Mungialdeko Behargintza ondoko lan-eskaintzak ari da tramitatzen:

Edozein galdera edukiz gero: etorri gure bulegora edo jarri  zaitez gugaz harremanetan, emailez harrera@mungialdeko-behargintza.com edo telefonoz 94 615 62 44

 

Lan eskaintza batean izena eman gura baduzu,

 

-      Azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasatu ez bazara, ezinbestekoa da zu zeu bertaratzea lan eskaintzan apuntatu ahal izateko.

-      Kontrako kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan Behargintzatik pasa bazara eta beharrezko dokumentazio guztia eguneratuta badugu, kasu horretan telefonoz deitzea nahiko izango da. 

 

 

 

 

ADINEKO PERTSONA BATEN ZAINTZAILEA
Erreferentzia Kodea:
3390
Pertsona kopurua
1
Funtzioak
82 urteko gizon bati etxean laguntzea asteburuetan. Zereginak: bazkaria berotzea (eguneroko janaria etxera eramaten dio enpresa batek), hartu behar duen medikazioa ematea, berarekin egotea (zeregin horiek egun guztietan), eta, ahal bada, higienearekin laguntzea eta etxea apur bat atontzea. Horrez gain, familiarekin harremanetan jartzea ere, beharrizana egonez gero. Izan liteke denborarekin beharrak aldatzen joatea.
Prestakuntza
Ezagutzak eta esperientzia. Kotxea eta gidabaimena (ez da nahitaezkoa, 3526 autobusarekin Belako geltokira irits daiteke eta handik 5 minutuz ibili).
Kontratu mota
Kontratu mugagabea
Ordutegia
Bi ordu larunbatean eta bi ordu igandeetan. 12:00 ek eta 14:00ak bitartean.
Soldata
250 € / hilean (hilabetearen eta lan egindako orduen arabera).
Oharrak

Konpromisoa, seriotasuna eta tratu ona.