Albisteak

Mungiako Erakusleihoen Lehiaketa 2026

Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, Mungiako Udalarekin eta Mungialdeko Behargintzarekin elkarlanean, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa antolatu du beste urte batez. Mungiako establezimendu guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera eta herriko kaleak Gabon giroz betetzera.

Egutegia eta parte hartzea

  • Izen ematea: azaroaren 23tik 27ra, 15:00ak arte.
  • Erakusleihoak ikusgai: abenduaren 10etik 30era.
  • Bezeroak bozkatzeko azken eguna: abenduaren 23a.
  • Boto zenbaketa: abenduaren 28an.
  • Sari banaketa: abenduaren 29an eta 30ean, establezimenduetan.

Establezimenduentzako sariak

  • Epaimahaiaren lehen saria — 700 €
  • Epaimahaiaren bigarren saria — 500 €
  • Olentzero eta Maridomingi saria — 700 €
  • Publikoaren saria — 300 €

Publikoaren sari bakarra emango da, mapen, Instagramen eta Facebooken bidezko bozketaren bidez.

Gainera, baliozko botoa ematen duten bezeroen artean 200 €-ko hiru bale zozkatuko dira: bi mapen eta zigiluen bidez parte hartzen dutenen artean eta bat Instagram eta Facebook bidez parte hartzen dutenen artean. Baleak lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetan erabiltzeko izango dira.

Parte hartzeko, erantsitako atxikipen eta konpromiso dokumentua bete eta sinatu behar da (edo fisikoki edo online), eta epe barruan aurkeztu Elkartean edo Mungialdeko Behargintzan.