Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu- eta merkataritza-establezimendu fisikoen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta digitalizazioa hobetzeko laguntza ekonomikoak eskatzeko epea zabalik dago.
Diruz lagun daitezkeen jarduketak
Azpiegitura eta Ekipamendua (Gutxieneko inbertsioa: 3.000€ BEZ gabe): lokalak berritzea eta merkataritza-irudia hobetzea, efizientzia energetikoa (isolamenduak, ate automatikoak, eta abar), irisgarritasuna (arkitektura-hesiak kentzea), errotuluak, olonak, altariak, makineria eta klimatzatze eraginkorra eta sugertasun-sistemak eta alarmak (gehienez 6.000€).
Teknologia Berriak eta Berrikuntza (Gutxieneko inbertsioa: 1.000€ BEZ gabe): ordenagailuak eta merkataritza-kudeaketarako softwarea, webguneak eta online salmenta (e-commerce) sortzea eta hobetzea, salmenta-puntuetako terminalak (SPT/TPV), balantzak eta kutxa erregistratzaileak.
Sartzen EZ diren gastuak: lokalak erostea, eskualdatzeak, ibilgailuak, telebistak edo telefonoak, leasing edo renting bidezko erosketak, BEZa, tasak, baimenak edo garraio-gastuak, mantentze-lanak, oinarrizko erreformak (argiak aldatzea adibidez), dekorazioa edo publizitatea.