Albisteak

BIZKAIA REPARA

Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat kontsumo-ondasun konpontzeko deskontu-bonuak jaulkitzean oinarritutako laguntza-programa bat jarri du lurraldeko establezimenduen eskura. 

Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat kontsumo-ondasun (arropa, oinetakoak, tresna elektriko eta elektronikoak, etab.) konpontzeko deskontu-bonuak jaulkitzean oinarritutako laguntza-programa bat jarri du lurraldeko establezimenduen eskura. Kanpainaren izena «Bizkaia Repara» da, eta establezimenduetan bertan lor daitezkeen bonu batzuk trukatzean datza. Bonu horiek 10 euroko hobaria dute konponketa gisa kontsumitutako 20 euroko, gehienez ere 5 bonu pertsonako. 10 euroko 5.000 bonu jaulkiko dira.

Kanpainaren helburua bikoitza da: Batetik, herritarrak kontzientziatu nahi dira kontsumo-ondasunen bizitza baliagarria luzatzeko eta, horrela, hondakinak sortzea saihesteko beharraz; bestetik, konponketa-establezimenduen jarduera ikusarazi eta sustatu nahi da.

Gaur egun irekita dago establezimenduei atxikitzeko epea, azaroaren 15era arte. Izena emateko zuzeneko esteka honako hau da: https://bizkaiarepara.eus/atxikimenduak

Bonuak trukatzeko epea 2024ko abenduaren 9an hastea aurreikusten da

Kanpainaren informazio orokorra hemen kontsulta daiteke: https://www.bizkaia.eus/es/bizkaiarepara