Albisteak

MUNGIAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Aurreko urteatan egin dan lez, Erakusleihoen lehiaketa antolatu da gure herrian, bertan politen apaindutako erakusleihoak sarituko direlarik.

Mungiako establezimendu guztiak zagoze gonbidatuta lehiaketa honetan parte hartzera.

Aurton, ondorengo sariak emongo direz:

  • Erakusleiho onenari saria (epaimahai profesionalak aukeratuta)
  • Maridomingi-Olentzero saria (epaimahai profesionalak aukeratuta)
  • Publikoarentzako Erakusleiho onena (Mapa eta zigiluen bitartez aukeratuta)
  • Publikoarentzako Erakusleiho onena (Sare sozialen bitartez aukeratuta)

Izena emoteko epea: abenduaren 3ko 14:00ak arte.