Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldea suspertzeko premiazko plan bat diseinatu du, Bizkaia aurrera!, normaltasunera ahalik eta lasterren itzul dadin...
MIKROKREDITUAK
Bizkaiko autonomoei eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiei laguntzeko mikrokredituak.
ENPLEGU-PLAN BEREZIA
Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko enplegu-plan berezia.
BONUAK
Bizkaiko tokiko merkataritzan, kulturan, turismo-establezimenduetan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko bonuak.
RENOVE ETXEA PLANA
Renove Etxea plana, Bizkaiko eraikuntzako gremioetan jarduera sustatzeko.
ELKARGI MAILEGURIK EZARI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN PROGRAMA
Mailegurik ezari aurre egiteko laguntzen programa, Elkargik abalatutako ETE eta autonomoentzat.
BARNE-TURISMOKO PLANA
Bizkaiko herrietan mugimendua, jarduera, kultura eta kontsumoa sustatzeko barne-turismoko plana.
SUSPERTZE EKONOMIKO ADIMENDUNA SUSTATZEKO ZUZENEKO LAGUNTZAK
Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko plantilla duten enpresen suspertze ekonomiko adimenduna sustatzeko zuzeneko laguntzen programa.
BIZKAIA AURRERA! DIGITALIZAZIO-PLANA
Banda zabala Bizkai osora zabaltzeko eta merkataritzarako plataforma digital bat eta baliabide digitalen bidez ordaintzeko aukera sustatzeko digitalizazio-plana.
TRIBUTUEN ETA ZERGEN ARLOKO NEURRIAK
Tributuen eta zergen arloko neurriak, ekonomia eta enplegua suspertzen laguntzeko.
KULTURA, KIROL ETA IKERKUNTZA ARLOKO MEZENASGOA GEHITZEA
Mezenasgoa gehitzea kulturari, kirolari eta COVID-19aren ikerkuntzari lotutako jardueretarako, 2020an lehentasunezko jarduera deklaratuz.
BIZKAIAN JARDUERA, EKONOMIA, KULTURA ETA AISIALDIA DINAMIZATZEN DITUZTEN JARDUERAK SUSTATZEKO PROGRAMA
Ekintzailetza eta jarduera ekonomikoa sustatzeko ekitaldietarako edo musika-, kultura-, kirol- eta aisialdi-jardueretarako laguntza.
BIZKAIA GARA
Bizkaia Gara lurraldeko boluntarioen sarea indartzea, eskatzen zaienean, zeregin guztiak indartzeko eta zeregin horietan laguntzeko.