Bizkaia Gazteak Mungialdea 2026 programaren esparruan, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean Mungialdean gazte ekintzaileek abian jarritako negozioak sendotzeko laguntza ekonomikoak.
Bizkaia Gazteak Mungialdea 2026 programaren esparruan, 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean Mungialdean gazte ekintzaileek abian jarritako negozioak sendotzeko laguntza ekonomikoak ezarri dira, betiere negozio horiek Mungialdeko Behargintzaren laguntza teknikoa jaso badute.
Programak laguntza ekonomiko bat aurreikusten du, ekintzaileen enpresa-proiektuak indartzen eta sendotzen laguntzeko.
Eskabideak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 30era arte, 14:00ak arte.
Kontsultatu programaren oinarriak, bete beharreko baldintzak eta eskabideak aurkezteko prozedura ezagutzeko.