Zabalik dago Bikain (Euskeraren Kalidade-ziurtagiria) lortzeko 2025eko lehenengo ebaluazino-aldiko prozesua. Informazinoa bidaltzen deutsuegu, interesetan bajatzue, informatuta egon zaitezen.
Zabalik dago Bikain (Euskeraren Kalidade-ziurtagiria) lortzeko 2025eko lehenengo ebaluazino-aldiko prozesua. Informazinoa bidaltzen deutsuegu, interesetan bajatzue, informatuta egon zaitezen.
Ebaluazioa lehen seihilekoan jasoteko, eskaera martiaren 5a baino lehenago egin behar da. Arlo sozioekonomiko pribatuan, hiru prozesu motaren artean aukeratu ahal izango du entitateak:
- Oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua: erakundeak gitxieneko baldintzak bete beharko ditu. Ebaluazino arinagoa da.
- Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiria eskuratzeko ohiko ebaluazio prozesua: erakundeak ziurtapen-maila bat lortu ahal izango dau (oinarrizkoa, erdi-mailakoa edo goi-mailakoa), ebaluazinoan lortutako puntuazinoaren arabera.
- Goi-mailako ziurtagiria berritzeko ebaluazio prozesua: goi-mailako ziurtagiria hiru bider eskuratu daben edo aurreko 5 urteetan goi-mailako ziurtagiria eskuratu eta barriztu gura daben erakundeentzat berariaz sortutako prozedura sinplifikatua.
Hau da eskaerak egiteko erabili behar dan esteka: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1230302
Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa erabili behar da ezinbestean. Kontuan izan eskaera erakundearen izenean egin behar dala, hau da, “interesduna” entidadea bera dala.