Langileen beharrizanak

Gure eskualdeko enpresa eta komertzio askok urtero jartzen dute gugan euren konfiantza euren beharrizanetarako egokiak diren langileak aurkitzeko.

Lan eskaintzak

Gure bitartekaritza zerbiztuaren bidez arin eta era pertsonalizatuan erantzuten diegu enpresa eta komertzioetako langile-beharrizanei, hau da, profilik egokienak bilatu eta hautatzen ditugu eurentzat. Pausu bitan hautagairik egokienen laburpena izango dute eskura.

  • Bidali hau beteta: eskari orria (PDF).
  • Geuk bilatuko dugu eskatu zaigun profila Mungialdeko Behargintzaren datu basean eta bere curriculum vitaearen laburpena bidaliko dizugu. Gure udalerrian edo eskualdean bizi diran pertsonak dira; horretara, kontratatuz gero, lanpostutik hurbil biziko dira eta horrek abantailak dauzka denontzat.

Gainera lokalak eta azpiegiturak behar baduzu hautaketa prozesuetarako, geuk jarriko dizkizugu eskura, beti ere Mungialdeko Behargintzaren bidez eskuratutako hautagaiak direnean.

Kontrataziorako laguntzak

Behin lanposturako pertsona egokia aukeratu ostean, lan-kontratua egiteko laguntza ekonomikoren bat lortu ahal duzun ikus dezakezu.
Laguntzak: Estatuko Enplegu Zerbitzuaren web orrian:

Sistema nacional de empleo

Laguntzak: Beste laguntzaren bat egonez gero, gure Dirulaguntzen atalean agertuko da.

 

Prestakuntza norbere neurrira

Enpresa-komertzioen langileen beharrizanen neurrira diseinatutako prestakuntza ekintzak dira, Eta helburua bikoitza da: batetik, lehiakortasuna hobetzea eta, bestetik, bultzada bat ematea langabetuak lanean has daitezen.


Informazio gehiago behar izanez gero, jo gugana: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com & empresa@mungialdeko-behargintza.com Edo deitu telefono honetara: 94 615 62 44