Bozketa

ZER DA GAZTE SORTZAILEAK?

logo

Eskualdeko gazteriarekin ekintzailetza landu eta esploratu gurean, Mungialdeko hezkuntza eta formakuntza zentroekin koordinatuta proiektu partehartzela bat sortu dugu Gaztedi Mungialde programatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko bederatzi udalek ekintzailetza etorkizunean kontuan eduki beharreko lan-aukera dela argi aurreikusiz, orain bultzatu behar dugulakoan lanean gabiltza. Geroko gizartea orain landuz. Gizarte partehartzailea, sortzailea eta ekintzailea nahi dugulako gure gazteriari tresnak emon nahi dizkiegu.

Eskualdean 5 zentro daude 14 urtetik gorako gazteak formatzen aritzen direnak. IES Mungia DBH eta FP, Bentades Ikastetxea, FPB-OLH eta Larramendi Ikastola. Aurten Bentades Ikastetxea izan ezin, beste danak proiektu honetan burubelarri sartu dira; 164 gazte baino gehiago gurekin ekintzailetza esploratzen ibiliko dira tailerretan partehartzen. Zentro bakoitzak 3 proiektu aurkeztuko ditu, hau da, guztira 12 proiektu izango dira eta zentru bakoitzeko proiektu bat izango da irabazlea. Gogoratu hau ez dala lehia, partehartzea baizik. Gazteak irabazten dute, eskualdeak irabazten du, gizarteak oro har irabazten du.

Aurtengo egoera dela eta, ez dugu Olalde aretoan ikusteko aukerarik izango. Horregatik web hau eratu dugu, zuek botoa emateko eta irabazleak aukeratzeko.

 

IRABAZLEAK