Pribatutasun politika

Datuak Babesteari Buruzko Informazioa

Datu-pertsonalen babesteari dagokion legeria betetzeko (zehazki, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoen datuen babeserako eta beraien tratamenduari eta zirkulazio askeari dagokiena; aurrerantzean Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), jakinarazten dizugu gure konpromisoa hau dela: gure bezero, langile, laguntzaile, hornitzaile eta abarren informazioa batzeko eta erabiltzeko diskrezio, isilekotasun eta  konfidentzialtasun handiena erabiltzea; hain zuzen ere, segurtasuna bermatzeko eta gure zerbitzu hoberenak eskaintzeko Konfidentzialtasun Betebeharrean.


MUNGIALDEKO BEHARGINTZA, SLUk behar diren neurri tekniko, administratibo eta fisikoak ziurtatzen ditu, biltzen edo gordetzen dugun informazio pertsonalaren segurtasuna eta osotasuna bermatzeko.


Zure datu pertsonalak erabiltzerakoan honako printzipio hauek izango dira irizpide, indarrean dagoen legediaren betekizunei jarraituz:

  • Zilegitasunaren, zintzotasunaren eta gardentasunaren printzipioa:  Zure datu pertsonalak erabiltzeko beti aldez aurretik onespena eskatuko dizugu eta jakinaren gainean jarriko zaitugu, gardentasun osoz jokatuz.
  • Datuak gutxitzeko printzipioa:  Eskatuko ditugun datuak dagozkien helburuak betetzeko behar-beharrezkoak direnak baino ez ditugu eskatuko. Ahalik eta gutxien.
  • Datuen ordezkapenerako epe mugaren printzipioa:  Datuak dagozkien helburuak betetzeko behar-beharrezkoa den denboran baino ez ditugu gordeko, epea argi jakinaraziz helburuaren arabera.  Harpidetzei dagokienez, gure zerrendak aldian-aldian aztertuko ditugu eta ezabatu egingo ditugu epe luze bat jarduerarik gabe egon diren erregistroak.
  • Osotasunaren eta konfidentzialtasunaren printzipioa:  Zure datuen tratamenduan segurtasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatuko dugu neurri guztiak jarriz zure baimen zehatzik gabe beste edonork ez eskuratzeko edo behar den bezala ez erabiltzeko.


Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak eta nola lortzen ditugu?


MUNGIALDEKO BEHARGINTZA SLUrekiko lotura motaren arabera, hiru mailatan sailka ditzakegu datuak.

  • Erabiltzaileek ematen diguten informazioa eurei gure zerbitzu eta jarduerak era zuzen  batean eskaintzeko eta emateko erabiltzen dugu. Mota ezberdinetako zerbitzuak dira, hain zuzen ere, ondokoak: enplegua/enplegu-hobekuntza, formazio programa ezberdinetan partaidetza, orientazioa, etab.. 
    Erabiltzaileen datuak ALTA ematen den momentuan jasotzen dira aurkezten duten dokumentazioaren bitartez gestio hau egiteko, horretarako erabiltzaileak BERAIEN DATUEN LAGAPENA EGITEKO BAIMENA SINATU behar du. 
  • Hornitzaileen datuak horniketak, erosketak eta zerbitzuak kudeatzeko erabiliko ditugu.
    Kontratu elkarlan prozesu bat sortzen den momentuan interesatuak berak ematen ditu. Era berean, datu batzuk hirugarren baten bitartez lor daitezke, web orrialdetatik, etab. 
  • Langileen eta Giza Baliabideen Saileko datuak erakundeko giza baliabideen lana kudeatzeko erabiliko ditugu.


Mungialdeko Behargintza SLUko langileen datuak, langileek beraiek ematen dituzte lan kontratu egoki batean hasiera bideratzeko; indarrean dagoen araudia modu zuzen batean betetzeko eta kontratu eta lan harreman batek daramatzan baldintzak betetzeko.


Edozein kasutan ere:

  • Jasotzen ditugun datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jarraitzen dugun bitartean edo interesdunak ezeztatzea eskatu artean gordeko ditugu. Batzuetan, indarrean dagoen legerian ezarritako urteetan, betekizun juridikoak betetzeko, auziak ebazteko edo akordioak betetzeko.
  • Jasotako datuek izan ditzaketen helburuari jarraituz, kontutan izan behar dira legez ezarritako lagapenak. Lagapen hauek administrazio ezberdinen artean edo eta beraien menpetik dauden erakundeen artean egin daitezke.        

 

MUNGIALDEKO BEHARGINTZA SLUk hitz ematen du, datu pertsonalak erabiltzerakoan, dagokien konfidentzialtasuna zaindu eta lehen azalduriko helburuaren arabera erabiliko dituela.


MUNGIALDEKO BEHARGINTZA SLUk ziurtatzen du, batetik, interesdunen eskubide eta askatasunak babesteko politika eta neurri tekniko eta antolaketakoak ezarri dituela; eta bestetik, interesdunei eskubide eta askatasun horiek erabili ahal izateko behar duten informazioa eman diela.


Erabileraren konfidentzialtasunari dagokionez, MUNGIALDEKO BEHARGINTZA SLUk ziurtatuko du bere erantzukizunpeko datuak prozesatzeko baimendutako pertsona guztiek konfidentzialtasuna zaintzeko betekizuna izatea, kontratuz edo legez. Segurtasunean intzidentziarik balego edozergatik, erakundeak  interesatuari komunikatuko lioke.  
 

Bemeak eta Erantzukizuna Kentzea

MUNGIALDEKO BEHARGINTZA SLUk ezin du ziurtatu Internet sarea erabat erasoezina denik eta datuetara hirugarrenak iruzurrez sartuko ez direnik.

Horregatik ez da honako hauek eragin ditzaketen kalte eta galeren erantzulea:

  • Webgunea edo bertako zerbitzu edo edukiak eskura ez egotea, ez mantentzea eta ez funtzionatzea.
  • Software gaiztoa edo eduki kaltegarriko programak egotea.
  • Datuak bidegabe, ardura gabe edo legezko ohar hau aintzat hartu gabe erabiltzea.
  • Bitartekoek eskainitako eta webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuak legez kontrakoak eta kalitaterik gabeak izatea eta fidagarriak, erabilgarriak eta eskuragarriak ez izatea.

Datuen Zehaztasuna eta Egiazkotasuna

MUNGIALDEKO BEHARGINTZA, SMri  emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarrak gure webgunearen erabiltzaileak dira, eta gezurrezko datuak sor daitezkeen gatazka edo auzietan erantzun egin beharko dute.


Erabiltzaileak eta interesdunak dira ematen dituzten datu pertsonalen zehaztasun, indarraldi eta egiazkotasunaren erantzuleak eta eguneratuta izango dituztela hitz ematen dute. Interesdunak harremanetarako formularioan, harpidetzan eta bestelako formularioetan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du