LEHEN AUKERA 2019

Datorren urriaren 31ra arte irekita dago euskal enpresentzat EAEn erroldatutako gazte langabeak (30 urtetik beherakoak) kontratatzeko diru laguntzak eskatzeko epea 2019ko Lehen Aukera programaren barruan. Honen helburua, gazteen enplegagarritasuna hobetzea, esperientzia profesionala eskuratzea eta hauek laneratzea da.

 

2019/03/28
LEHEN AUKERA 2019

Sinatutako kontratu-motaren arabera (mugagabea edo praktiketakoa), diru-laguntzak 9.000 euro artekoak izango dira kontratu mugagabeetan, 4.500 euro artekoak urtebete baino gutxiagoko kontratazioetan eta 7.200 euro artekoak 12 hilabeteko kontratazioetan. Kopuruak %10 handituko dira emakumeekin egindako kontratuetan, azpi ordezkatuak dauden lanbideetan.

Kontratuak 2019ko urriaren 31 baino lehen hasi beharko  dira, lanaldi osokoak edo murriztukoak izanez (inoiz ezarritako lanaldiaren %70 baino gutxiagokoak), eta kontratatutako pertsonaren ikasketa mailari edo prestakuntzari egokituta egon beharko dira. Praktiketako kontratuek 6 hilabete iraun beharko dute gutxienez.