30 URTE BAINO GEHIAGOKO LUZAROKO LANGABEAK EAEKO LANTOKIETAN KONTRATATZEKO DIRU LAGUNTZA

Deialdi honetan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak izango dira laguntzaren onuradurak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak; organismo autonomoak; zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, eta sektore publikoa osatzen duten gainerako entitateak.

2021/04/15
30 URTE BAINO GEHIAGOKO LUZAROKO LANGABEAK EAEKO LANTOKIETAN KONTRATATZEKO DIRU LAGUNTZA

XEDEA: 30 urte edo gehiagoko luzaroko langabeak laneratzea, abian jarriz laguntza-programa bat, diruz lagunduko duena EAEko lantokietan halako pertsonak kontratatzea.

 

Deialdi honen ondoreetarako, luzaroko langabetzat hartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.

 

PRESTAZIO EKONOMIKOA: Deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izango dira kontratu mugagabeak eta 6 hilabetetik gorako aldi baterako lan-kontratuak, helburutzat badute 30 urte baino gehiagoko luzaroko langabeek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan lanpostuak betetzea; ez dira diruz lagunduko, ordea, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak, aldizkako kontratu finkoak eta aldi baterako laneko enpresek egindako kontratuak langileak enpresa erabiltzaile bati lagatzeko.

 

Diruz lagunduko diren gehieneko aldiak hauek izango dira: 6 hilabete, kontratua 6 hilabetekoa edo hortik gorakoa baina urtebetetik beherakoa bada; eta 12 hilabete, kontratua urtebetekoa edo hortik gorakoa bada, mugagabea edo aldi baterakoa izan, eta kontratuaren guztizko iraupena dena delakoa izanda ere. Diruz lagundutako aldia 2022ko urriaren 31n amaituko da.

 

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak

6 < 12 hilabeteko kontratua

12 hilabeteko kontratua

Kontratu mugagabea

Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana), unibertsitate-diploma, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitate-gradua (Bolonia plana)

4.250 €

11.320 €

14.150 €

Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II)

3.670 €

9.720 €

12.150 €

Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak

2.800 €

7.480 €

9.350 €

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik ez

2.100 €

5.600 €

7.000 €

 

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 15 handituko dira, kontratatutako pertsonak ezaugarri hauetako bat badu gutxienez: 45 urte edo gehiago izatea edo emakumea izatea:

 

KONTRATUAREN BALDINTZAK: Aipatutako dirulaguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Lanaldi partzialeko kontratuetan (lanaldia gutxienez % 70 izanik), zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

 

Kontratazioek enplegu-sorkuntza garbia eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko edo lantokietako plantilla osoan, eta, kalkulu hori egiteko, dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 6 hilabeteak hartuko dira kontuan. Kontratu berriaren ondorioz, esandako batezbestekoak gora egin beharko du kontratazio-egunean.

 

Ez dira diruz lagunduko:

-         Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontideari, ondorengoei eta gainerako senideei (odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino) egindako kontratuak, edo enpresetako administrazio- edo zuzendaritza-organoetako kideekin edo zuzendaritza-karguak dituztenekin halako ahaidetasuna dutenei egindako kontratuak, haien forma juridikoa edozein dela ere.

-         Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta formalizatu daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagundu direnak.

-         Etxeko zerbitzuko araubidean egindako kontratuak.

-         Enpresa berarekin lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonen kontratazioa.

-         Enpresa kontratatzailearekin aurretik iraupen mugatuko edo aldi baterako lan-harremana izan duten pertsonen kontratazioa, lan-harreman hori dirulaguntza-eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko 3 hilabeteetan izan bada.

 

ORDAINKETA-MODUA: Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da; gero, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta dirulaguntzaren helburu diren jarduerak justifikatu ostean, gainerako %50a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da.