INTERNACIONALIZACIÓN: Elkarrekin Mundura 2021

2021/04/26
INTERNACIONALIZACIÓN: Elkarrekin Mundura 2021

Hona hemen Elkarrekin Mundura Topaketa: Nazioarteko merkataritzari, esportazioari, erabakiak hartzeari eta abarri lotutako tailerrak/jardunaldiak/mintegiak online formatuan, kanpoko merkatuek eskain diezazkizuketen aukerak ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta sinergiak sortzeko.

 

Interesik baduzu, gorde data hauek zure agendan:

 

Apirilak 29 > Alemaniako eta Txileko merkatuetako aukerak

Ordutegia:09:30etik 10:15era   |   Programa deskargatu   |   Hartu parte: izen-ematea

Maiatzak 27 > Frantziako eta Mexikoko merkatuetako aukerak

Ordutegia: 16:00etatik 17:15era   |   Programa deskargatu   |   Hartu parte: izen-ematea

 

Ez egin zalantzarik eta partekatu eta zabaldu mezu hau interesa izan dezaketen pertsona eta enpresei.

 

Bide batez, Elkarrekin Mundura Mapamundia marrazten ari garela gogorarazi nahi dizugu.

Bilaka ezazu zure enpresa protagonista eta konta iezaguzu.

Maiatzaren 31ra arteko epea duzu parte hartzeko. Sakatu hemen.

 

Zure partaidetzaz, hauek lortuko dituzu:

  • Zure enpresa hobeto ezagutzea eta zure ondoan modu pertsonalizatuan lan egitea.
  • Bizkaiko enpresentzako merkatuak, sinergiak eta aukerak identifikatzea.
  • Elkarlanean arituko diren enpresa- eta erakunde-sarea sortzea, nazioarteko merkatuetan aukerak sortzeko.
  • Enpresa parte-hartzaileen interesen araberako nazioartekotze-proiektuak diseinatzea elkarlanean.