2022RAKO OSTALARITZAKO ETA GAUEKO AISIALDIKO ESTABLEZIMENDUENTZAKO LAGUNTZA

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8an goizeko bederatzietan hasiko da eta 15 egun baliodun geroago amaituko da.

2022/02/08
2022RAKO OSTALARITZAKO ETA GAUEKO AISIALDIKO ESTABLEZIMENDUENTZAKO LAGUNTZA

ONURADUNAK:

-        II. Taldeko establezimenduak, 01:00etan ixteko ordutegiarekin.

-        III. Taldeko establezimenduak, 02:30ean ixteko ordutegiarekin.

-        IV. Taldeko establezimenduak, 04:30ean ixteko ordutegiarekin.

 

ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

-        Dagokion udalak emandako jarduera edo/eta irekiera-lizentzia.

-        Lan-bizitzari buruzko txostena.

-        Altan dauden langileen batez besteko plantillaren txostena, 2021eko azken hiruhilekoari dagokiona.

-        Hala badagokio, langile autonomoek – Autonomo laguntzaileak barne – Erakunde eskatzailearekin 2021eko abenduaren 1ean duten lan-harremana edo lan-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

DIRU KOPURUA: agindu honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Establezimendu motaren eta establezimendu horretan 2021eko abenduaren 1ean alta emanda dauden langileen kopuruaren arabera ezartzen da zenbatekoa.