EKIPAMENDU PERTSONALAREN ETA ETXEKO EKIPAMENDUAREN SEKTOREETARAKO EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZA BERRIA

2022/06/23
EKIPAMENDU PERTSONALAREN ETA ETXEKO EKIPAMENDUAREN SEKTOREETARAKO EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZA BERRIA

Laguntzaren zenbatekoa: 2.000€ edo 3.000€ langile kopuruaren arabera. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza da. Zuzeneko laguntza.

Eskaeraren data: 2022ko ekainaren 27ko 09:00etan hasi eta 2022ko uztailaren 27ko 08:59,99etan bukatuko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: pertsona eta erakunde eskatzaileek 2022ko otsailaren 24a baino lehen bete beharko dituzte laguntzaren baldintzak, eta honako hauek bakarrik aurkeztu beharko dituzte:

1. Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena eta, langile autonomoaren kasuan, lan-bizitzaren txostena.

2. Enpresa eratzeko eskriturak eta ondorengo aldaketak: pertsona juridikoak; eratze-kontratua, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.

3. Erantzukizunpeko adierazpena.