Albisteak

MANTEN programa. Enplegua mantentzea

2020/06/23
MANTEN programa. Enplegua mantentzea
 

Langileen enpleguari eustea, Bizkaiko mikroenpresetako aldi baterako kontratuen bidez.

Gehienez ere 10 langile dituzten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere

Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak.

  • Gutxieneko 6 hilabeteko kontratuen luzapenak edo handitzeak
  • Langileen aldi baterako kontratuak mugagabeko kontratu bihurtzeak.
  • Luzapenak, handitzeak edo bihurtzeak formalizatzeko epea: 2020ko martxoaren 14tik 2020ko urriaren 31ra.

 Laguntzen zenbatekoa

  • Aldi baterako kontratuen gutxieneko 6 hilabeteko luzapen eta handitzeen kasuan, zenbatekoa 2.500 euro izango da, langilea 45 urtetik beherako gizona bada, eta 3.000 euro, langilea emakumea edo 45 urtetik gorako gizona bada.
  • Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeen kasuan, 3. 500 euro izango da.
  • Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 9.000,00 euro