Albisteak
KONTRATA programa. Kontrataziorako laguntza.
2020/06/23Enplegagarritasuna sustatzen laguntzea 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatuko diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuen bidez.
100 langile baino gutxiago dauzkaten Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresaburu indibidualak eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta beste erakunde batzuk ere.
Dirulaguntza jaso dezaketen ekintzak.
- Dirulaguntza jasoko dute 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabe geratu diren bizkaitarrekin formalizatu diren gutxieneko 6 hilabeteko iraupeneko lan-kontratuek.
- Kontratuak formalizatzeko epea: 2020ko martxoaren 16tik 2021eko martxoaren 31ra.
Laguntzen zenbatekoa
- Gutxieneko 6 hilabeteko aldi baterako kontratuen kasuan, zenbatekoa 2.500 euro izango da, langilea 45 urtetik beherako gizona bada, eta 3.000 euro, langilea emakumea edo 45 urtetik gorako gizona bada.
- Kontratu mugagabeen kasuan, berriz, 3.500 euro izango da.
- Muga erakunde eskatzaile bakoitzeko: 30.000,00 euro