Albisteak

MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (MSM 2020)

2020/07/07
MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA (MSM 2020)

Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea, berrikuntzaren bidez, euren kudeaketa tresnak eta azpiegiturak hobetuta; eta, gainera, COVID-19 kontuan hartuta.

Erakunde onuradunak: jarduera nagusitzat, negozio bolumenari dagokionez, merkataritza duten enpresa ertain eta txikiak. Horrez gain, eskaria aurkezten den unean gutxienez urtebete izan behar dute merkataritza-jarduera bera betetzen.

Aurkezpen epea: 2020ko uztailaren 4tik 2020ko abuztuaren 3ra