Albisteak

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

Eraikuntzaren Lan Fundazioak doako prestakuntza eskaintzen die eraikuntzaren sektorean sartzeko prestatu nahi duten EAEko langabeei.

2020/09/30
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

Eraikuntzaren Lan Fundazioak doako prestakuntza eskaintzen die sektorean sartzeko prestatu nahi duten EAEko langabeei. Prestakuntza hori beren interesekoa izan daiteke.

Lan-arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza da, nahitaezkoa oro har, Eraikuntza Hitzarmenaren aplikazio-eremuko enpresetan lan egiten duten eta ofizioei dagozkien jarduerak egingo dituzten langileentzat.

Prestakuntza horrek barne hartzen du obrako langile guztientzako nahitaezko hasierako prestakuntza.

Interesa duten pertsonak 94 423 14 60 telefonora (Bilbo) jar daitezke harremanetan, eta aurreikusitako lanbideen eta egunen berri emango zaie. 400 plaza baino gehiago daude urte amaierara arte.