Albisteak

MUNGIA INDARTZEN 2.DEIALDIAREN JUSTIFIKAZIOA

2021/01/26
MUNGIA INDARTZEN 2.DEIALDIAREN JUSTIFIKAZIOA
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

  • Eskaera-orokorra beteta.
  • Egindako gastuaren faktura edo fakturak, dagozkien banku-ordainketarekin  batera (emandako diru-laguntzaren guztizko zenbatekora arte, gutxienez), oinarriak argitaratzen direnetik (2020/12/07) maiatzaren 31ra artekoak.
  • Lan-bizitza, 2020ko urriaren 25etik justifikazio dataren arteko aldia hartzen duena.
  • Justifikazioa egiteko epea 2021eko maiatzaren 31ra artekoa da.

 

  • Diruz lagun daitezkeen ekintzak:

 

  • Negozioaren funtzionamenduari lotutako gastu finkoak: errenta-gastuak, energia-gastuak, kanpoko zerbitzu profesionalak (aholkularitza, gestoria, garbiketa zerbitzuak…), pertsonal-gastuak, aseguruak, etab.

 

  • Covid-19 birusetik babesteko hartutako neurriak: manparak, produktuak desinfektatzeko plantxa, gel hidroalkoholikoa eta banagailuak, maskarak, eskularruak, bereizteko baliabideak, seinaleak eta abar erostea eta instalatzea.

 

  • Negozioa Covid-19aren garaiko testuinguru ekonomiko berrira egokitzeko inbertsioak: egokitzapen teknologikorako neurriak hartzea, terrazak edo negozioen barrualdeak egokitzeko jarduketak (obrak eta instalazioak egitea), etab.

 

EZ DA DIRUZ LAGUNDUKO:

 

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga, baldin eta horrek ez badio enpresari gasturik eragiten. Hori egiaztatzeko, Foru Ogasunaren dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  • Salgaiak edo negozioaren zerbitzuak merkaturatzeko edo emateko produktuak erostea.
  •  Lokala erosteari lotutako hipoteka edo mailegua.