Albisteak

EZOHIKO GAIKUNTZA

Mendekotasunaren arretarako zerbitzuren batean lanena ari diren pertsonei zuzendutako ezohiko prozesu bat da; ez dute beharrezko prestakuntzarik, baina bai esperientzia jakin bat (3 urte, azken 12 urteetan gutxienez 2000 ordu lan eginda), edo eskatutako gutxieneko esperientziarik izan gabe ere, aritu dira lanean eta gutxienez egiaztatu nahi diren konpetentzia profesionalekin erlazionatutako 300 orduko prestakuntza jaso dute azken 12 urteetan. 

2019/04/02

Ezohiko gaikuntzak behin betiko gaikuntzak dituen ondorio berberak ditu, eta, horrenbestez, Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zerbitzuetan lanean jarraitzeko gaikuntza ematen du, langilearen lan-bizitzaren amaiera bitarte. 

Ezohiko edo behin-behiniko gaikuntza lortu nahi duen pertsona langileren batek informazio gehiago behar izanez gero, zuzendu Martarengana gai honetan gehiago sakontzeko eta lortze prozesu horretan laguntza jasotzeko. 

IES Mungia BHI de 10:00 - 14:00 , Lanbide Heziketako pabiloian

Telefonoa: 688.686.202

email: bitartekaritza-mediacion@mungiainstitutua.com