Albisteak

TXIKIZKAKO MERKATARITZAKO EKIPAMENDU PERTSONALAREN AZPISEKTOREARI EUSTEKO EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZA-PROGRAMAREN HURRENGO ARGITALPENA

Aginduaren xedea da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, beren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta horiei laguntza ekonomikoa zuzenean emateko, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berriz abiaraztea ahalbidetzeko.

 

2021/03/03
TXIKIZKAKO MERKATARITZAKO EKIPAMENDU PERTSONALAREN AZPISEKTOREARI EUSTEKO EUSKO JAURLARITZAREN LAGUNTZA-PROGRAMAREN HURRENGO ARGITALPENA

Euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren sektorerako 16 milioi euroko laguntza zuzenak jarri dira martxan, jasaten ari diren egoera larriari aurre egiteko.  Helburua da enplegua eta jarduera mantentzea ekonomia suspertzeko fasea iritsi arte.

 

Laguntzaren zenbatekoa 2 tartetan finkatuko da:

  • 1-9 langile dituzten establezimenduetarako 4.000 euro bideratuko dira.
  • 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduetarako 4.500 euro bideratuko dira.

 

Bertan sartuta daude bai langile autonomoak bai soldatapekoak, lanaldi osoa edo partziala duten, aktiboan dauden, ABEEE egoeran dauden, lan-harremana etena duten edo jarduera utzi duten kontuan hartu gabe. Aurreko laguntzetan bezala, baldintza hau betetzea eskatzen da: laguntza eskatzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik hasi eta hurrengo lau hilabeteetan gutxienez jarraian jardueran alta emana egotea. Eskaerak gaur onartutako Agindua EHAAn argitaratzen den unetik aurrera aurkeztu ahal izango dira.