Albisteak

COVIDEN AURKAKO NEURRIEN ONLINE PRESTAKUNTZA

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu arloetan Coviden aurka hartu beharreko neurriei buruzko online prestakuntza da. Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak antolatu dute Mungia Indartzen programaren barruan, eta online modalitatean emango da, 2020ko irailaren 21etik 27ra, 3 orduko iraupenarekin.

Prestakuntza jaso nahi duen saltoki, ostalaritza edo zerbitzu orok izena emateko fitxa bete eta harrera@mungialdeko-behargintza.com helbidera bidali beharko du, edo bestela Mungialdeko Behargintzan bertan entregatu. Izena emateko epea 2020ko irailaren 14tik 18ra izango da, 14: 00ak arte.

2020/09/14