Albisteak

EUSKADI TURISMO BONOA - ATXIKITZEKO EPEA ETA BONUEN ERABILERA ETA TRUKE ALDIA LUZATU DIRA

Atxikitzeko beste aldi bat ezartzen da aurretik atxiki ez diren establezimendu eta enpresentzat, 2021eko martxoaren 12tik 26ra.

2021/03/15
EUSKADI TURISMO BONOA - ATXIKITZEKO EPEA ETA BONUEN ERABILERA ETA TRUKE ALDIA LUZATU DIRA

Bestalde, 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzen da kontsumitzaileek deskontu-bonuak erabiltzeko eta trukatzeko epea. Bonuak apirilaren 13tik aurrera erabili ahal izango dira.

 

  • 5 euroko deskontua, 20 euroko gutxieneko erosketetarako. Ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresentzat.
  • 10 euroko deskontua, 40 euroko gutxieneko erosketetarako. Ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresentzat ere bada.
  • 20 euroko deskontua, 60 euroko gutxieneko erosketetarako. Turismo-ostatuetarako. Ostatu bakoitzeko 2 bonu erosi ahal izango dira, gehienez ere 40 euroko deskontua pertsona bakoitzeko.

 

 

 

Programan altan emateko: https://www.euskaditurismobono.eus/eu/altas