Albisteak

MUNGIBONOA DEIALDIA

Mungiako Udalak MUNGIBONOA programa jarri du abian Mungian kontsumo zuzena sustatzeko.

Oinarriak azaroaren 26an argitaratuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta eskabideak aurkezteko epea 5 egun naturalekoa izango da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2021/11/26
MUNGIBONOA DEIALDIA

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Errolda-egoeraren ziurtagiri eguneratua (Jarduera Ekonomikoen Ziurtagiria), jarduera ekonomiko nagusiaren JEZ epigrafea, alta-data, helbide fiskala eta, hala badagokio, jarduera garatzeko lokalaren erreferentzia adierazten dituena.

- Banku-helbideratzearen fitxa. Negozioari lotutako banku-kontuaren zenbakia duen inprimakia, dagokion finantza-erakundeak baliozkotua. Ez dute agiri hau aurkeztu beharko "Mungia Indartzen" ekimenaren aurreko deialdietan onuradun izan direnek, baldin eta Udalarekin duten erreferentziazko banku-kontua aldatu ez badute.