Albisteak

BIZKAIA BONO DENDA

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Bono Denda kanpainaren bitartez hiru milioi euroko balioa duten ehun mila bono jarriko ditu zirkulazioan.

2020/11/30
BIZKAIA BONO DENDA

Bizkaia Bono Denda bakoitzaren erosketa balioa 30€koa izango da eta erosle bakoitzak 15€ ordainduko ditu bonu bakoitzeko. Bonoak www.bizkaiabonodenda.eus plataforman edo kutxabanken salmentarako eta sarrerak trukatzeko terminaletan eskuratu ahal izango dira.

 

Bizkaia Bono Dendak 2021eko maiatzaren 31ra arte trukatu ahal izango dira kanpaina honi atxikitako Lurralde Historikoko dendetan.

 

Oro har, jarduera ekonomiko hauetako saltokiak atxiki ahal izango dira kanpainara:

  • Bizkaiko Artisautza Erregistroan sartutako artisauak.
  • Elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako saltokiak.
  • Elikagaiak ez diren produktuen txikizkako saltokiak.
  • Ikuztegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
  • Ile-apaindegiko zerbitzuak.
  • Edertasun areto, institutu eta estetika-kabineteak.
  • Argazki-zerbitzuak

 

Establezimenduek 2021eko maiatzaren 24ra arte eman ahal izango dute izena.

 

Horretarako, establezimenduek behar bezala bete beharko dituzte www.bizkaiabonodenda.eus plataformako "ATXIKI HEMEN" atalean sartutako eremu guztiak eta honako dokumentuak atxiki beharko dituzte:

  • Saltokiaren argazkia
  • EJZ ziurtagiria

 

Informazio guztia: www.bizkaiabonodenda.eus