Albisteak

BASES MUNGIA INDARTZEN OINARRIAK

Herriko autonomo eta mikroenpresentzako Mungia Indartzen programaren barruan diru-laguntza.

2020/07/15
BASES MUNGIA INDARTZEN OINARRIAK

Mungialdeko Behargintzatik zera jakinarazi nahi dizuegu, Mungiako Udalak sustatutako Mungia Indartzen dirulaguntza-programa uztailak 15ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dela. Honen helburua Mungiako komertzio txiki, ostalari eta zerbitzu arloko autonomo eta mikroenpresen negozioetan izandako kalte ekonomikoaren eragina murrizteko laguntzak ematea da; izan ere, COVID-19 kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz eragin kaltegarriak jasan dituzte, bere negozioak aldi baterako itxi behar izan dituztelako. 

 

Diru-laguntza behar bezala kudeatzeko, garrantzitsua da aldez aurretik egiaztatzea ea laguntza-sorta honen onuradun diren negozioen kolektiboaren barruan zaudeten. Horretarako, hiru baldintza hauek bete behar dituzue:

  • Saltoki fisikoa Mungian duten txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen negozioak izatea.
  • 2020ko martxoaren 14ko alarma-egoeraren deklarazioaren ondorioz jarduera erabat utzi behar izan duten negozioak izatea, diru-sarrerak jasotzeari utzita.
  • Enplegua eta jarduera ekonomikoa gutxienez sei hilabetez mantentzea, alarma-egoera deklaratu ondoren.

 

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, deialdiaren laburpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 16an goizeko 7:30etan hasiko da.

Eskabidea Mungiako Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ/SAC) aurkeztuko da; edo, bestela, egoitza elektronikoaren bidez, dagokion dokumentazioarekin batera.