Albisteak

EMET 2021 DIRU-LAGUNTZAK

2021. ekitaldirako, ekintzailetzari laguntzeko eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak arautu eta deitzen dituen oinarriak argitaratu dira (aurrerantzean, EMET 2021). Hona hemen laguntza mota bakoitzean diruz laguntzen diren kontzeptuak.

2021/05/19
EMET 2021 DIRU-LAGUNTZAK

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek eskuratu ahal izango dituzte; honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:

 

  • Ostatu-enpresa turistikoak
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak
  • Sukaldaritza-arloko enpresak
  • Turismo-garraioko enpresak
  • Turismo aktiboko enpresak
  • Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  • Turismo-gidak
  • Autokarabanen harrera-eremu bereziak

 

EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZEN LERROA, TURISMO NEGOZIO BERRIAK SORTZEKO (diruz lagundu daitekeen gutxieneko gastua 10.000 eurokoa da)

 

  • Eraketa-gastuak: erregistroa, notariotza, proiektu teknikoak.
  • Jarduera turistikoa egiten den negozio-lokalaren errentamendua.
  • Abian jartzeko gastuak: bideragarritasun-azterketak, marken erregistroa, irudi korporatiboaren diseinua eta establezimenduaren irisgarritasunari buruzko txosten fakultatiboa.
  • Negozioa sortu, abian jarri eta hazteko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak:
    • Turismo negozioan bakarrik diharduten instalazioak egokitzeko obrak.
    • Turismo negozioan soilik erabiliko diren altzariak eta ekipamendua erostea.
    • Ekipamendu informatikoa erostea eta soluzio teknologikoak ezartzea.
    • Garraio-elementuak erostea, enpresakoak izan ezik, betiere diruz lagundutako jarduera horietan egiten bada edo garatzeko ezinbestekoak badira.

 

COVID-19 PANDEMIAREN TESTUINGURUAN TURISMOKO ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZEN LERROA

 

  1. Enpresen eta zerbitzu turistikoen berrikuntza, soluzio teknologikoen bidez Enpresen digitalizazioan aurrera egiteko irtenbide teknologikoak ezartzea (gutxieneko gastua 3.000 euro garbi):
  • Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+B jardueren garapenean, hala nola gailu mugikorretarako aplikazioak, murgiltze-teknologien multimedia-inguruneak, gamifikazio-programak eta beste elementu teknologiko batzuk, eskaintza berezitu eta esperientzia turistikoa hobetzeko.
  • Establezimenduaren eta gertuko automatismoen eta aktibatzaileen kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) sartzea, ukipen-azalerak murrizteko, bai eta aireztatzeko eta sarbidea kontrolatzeko sistema adimendunak ere, birusak eta bakterio patogenoak zabal ez daitezen eta establezimenduaren segurtasuna areagotzeko.
  • Turismo-ostatuko establezimenduen haririk gabeko konektagarritasuna hobetzea.

 

 

  1. Enpresen eskaintza turistikoa hobetzea eta optimizatzea (gutxieneko gastua 3.000 euro garbi):
  • Lehendik emandakoez bestelako zerbitzu turistiko berriak sortzea, zerbitzuen espezializazioa hobetzea ekarriko dutenak, eskaintza zabaldu edo optimizatuko dutenak: instalazioak egokitzea eta eremu komunak handitzea ekarriko duten espazioak birbideratzea, edukiera gutxitzea konpentsatzeko, eskaintza berrirako beharrezkoak diren altzariak eta ekipamenduak erostea, etab.
  • Zaharberritze edo ostatu turistikoko establezimenduetako obrak eta ekipamendua erostea. Helburu hauek dituzten inbertsioak baizik ez dira diruz lagunduko: sukaldeak irekitzeko obrak, kopen bidezko edari-banatzaile edo -dosifikatzaileak erostea, pintxoak hozteko eta kontserbatzeko gailuak, terrazak gaitu eta modernizatzea, eta modu eroso eta seguruan erabiltzeko egokitzea.

 

  1. Eskaintza turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri batera egokitzea (gutxieneko gastua 3.000 euro garbi):
  • Turismo-jarduerak ingurunean duen eragina murrizteko inbertsioak: energia-eraginkortasuna hobetzeko instalazioak, hala nola argiztapena, bero- eta hotz-sorgailuak, kontrol- eta erregulazio-sistemak, etab.
  • Berariaz garatutako teknologiak sartzea, turismo-enpresek eskaintzen dituzten on line komunikazio-instalazio, -zerbitzu, -produktu eta -sistemak erabiltzeko erraztasunak emateko, aniztasun funtzional fisikoa, ikusizkoa, entzumenekoa, intelektuala eta organikoa duten pertsona guztiei berdintasun-baldintzetan.
  • Jarduera turistikoa COVID-19 koronabirusaren osasun-krisiaren ondorioz osasun-agintariek egindako neurri edo gomendioetara egokitzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak, hala nola, lurrun-makinak, babes-manparak, txanda-gailuak, hesi eramangarriak, desinfekzio-ekipoak, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, alfonbra deskontaminatzaileak, etab.

 

 

Laguntzen zenbatekoa 18.000 eurokoa izango da ekintzailetza proiektuetarako eta 15.000 eurokoa turismo enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuetarako.