Albisteak

MUNGIA INDARTZEN LAGUNTZAREN 3. DEIALDIA

Mungian ezarritako ostalaritza arloko negozioa bazara Mungia Indartzen laguntzaren 3. deialdian parte hartu dezakezu.

2021/11/25
MUNGIA INDARTZEN LAGUNTZAREN 3. DEIALDIA

Eskaerak aurkezteko epea: azaroaren 26tik abenduaren 10era, biak barne.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  1. Errolda-egoeraren ziurtagiri eguneratua (Jarduera Ekonomikoen Ziurtagiria), jarduera ekonomiko nagusiaren JEZ epigrafea, alta-data, helbide fiskala eta, hala badagokio, jarduera garatzeko lokalaren erreferentzia adierazten dituena.
  2. Eguneratutako langile autonomoaren lan-bizitza, eskariaren data kontuan izanda, oraintsukoa dena.
  3. Diruz lagundutako gastuen fakturak eta ordainagiriak, 3. artikuluan jasotakoak.

 

Gastuak faktura bidez egiaztatuko dira. Faktura horiek diruz laguntzeko moduko aldian jaulki beharko dira, 2021eko ekainaren 1etik deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu arte. Faktura horien ordainketa bankuko ordainagiriak aurkeztuta egiaztatu beharko da