Langileen beharrizanak

Negozio askok Mungialdeko Behargintzan konfiantza jartzen dute beren beharrizanetarako langile egokiak aurkitzerakoan.

LAN ESKAINTZAK

Bitartekaritza-zerbitzuaren bidez negozioen langile-beharrizanari erantzuten diogu azkar eta modu pertsonalizatuan, profil egokienak bilatuz eta aurrez hautatuz. Urrats gutxitan, hautagaitzarik egokienen laburpen labur bat izango duzu:

  • Bidali beteta atxikitako dokumentua.
  • Eskatutako profilera hobeto egokitzen diren hautagaiak bidaliko dizkizugu. 

 

Hautaketa prozesuetarako lokalak eta azpiegiturak behar badituzu, Mungialdeko Behargintzak lokal desberdinak jartzen ditu zure eskura, betiere erakundeak bidalitako hautagaitzak badira.

KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

Behin lanposturako pertsona egokia aukeratuta, lan-kontratua egiteko laguntza ekonomikoren bat lortzeko aukera aztertu dezakegu.
 

 

PRESTAKUNTZA NEURRIRA

Mikroenpresen eta enpresen beharrizanen arabera diseinatutako prestakuntza-ekintzak, hauen lehiakortasuna hobetzeko eta langabeen laneratzea bultzatzeko helburu bikoitzarekin.

Informazio gehiago:

merkataritza@mungialdeko-behargintza.com 

empresa@mungialdeko-behargintza.com 

94 615 62 44