Merkataritza-mahaia

Mungiako Udalak eta herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak osaten dute Merkataritza-mahaia; horren helburua hau da: negozioak dinamizatzeko eta berrizteko ekintzak zehaztu eta adostea.

Hiri-garapen eta merkataritza-garapen eredu berrietarantz gaude bideratuta eta horietan udal eremua herritarrek dituzten ekintzak burutzeko eta euren beharrizanak betetzeko duten elkargunetzat hartzeko beharrizana ikusten da; eta aldi berean, eremu hori elkarreraginak eta sinergiak sortu eta bideratzeko markoa da. Udalerri bateko lan komertzialaren garapena oinarrizkoa da berorren konfigurazioan, eta horren gainera, udalerrria osaten duen sare sozioekonomikoaren giltza ere bada.

 

Urtero-urtero Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntza programa bat bidertazen du udalerritako lan komertzialari indarra emateko eta hiri inguruei balioa emateko. Horretarako, Merkataritza-mahaiak Lankidetzarako Marko-ituna sinatu du.