Mungialdeko Behargintzarentzat Kalitatea faktore estrategikoa da bere jardueraren garapenerako eta, horregatik, kalitate-politika eta helburu batzuk ditu ezarrita, horien artean daude bezeroaren asebetetzea eta etengabeko hobekuntza.


Gure erakundean:

  • Konpromiso sendoa dago aplika daitezkeen legezko betekizunekin eta gure zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatutako baldintzekin bat egiteko.
  • Lana egiteko, ez gara soilik kontroletan oinarritu behar, beharrezkoa da plangintza, egikaritza eta jarraipen lanak egitea gure jardueretan kalitate maila egokiena lortzeko.
  • Gure asmoa etengabe hobetzea da eta helburu hori lortzeko beharrezkoak diren hobekuntza ekintza guztiak sustatzen ditugu.  Akatsak ikasteko eta horiek sorrarazi dituzten arrazoiak desagerrarazteko erabiltzen ditugu.


Gure kalitate-politika bertoko langile guztiek bultzatu eta partekatzen dugu.