Elkarlanerako Kulturaren sustapena

Mungialdeko Behargintak uste du lehiakortasuna bultzatzeko derrigorrezkoa dela enpresek elkar ezagutzea, sor litezkeen sinergiak antzemateko. Beraz, bai prospekzioa eta bai egin beharreko ekintzak zeharka lantzen doguz gure antolakuntzan.

 

Gai berezietarako batzarrak.

2012tik gora batzarrak egiten dira enpresei interesatzen zaizkien gaien inguruan. Horren helburua bikoitza da, hau da, batetik, Mungiako enpresa-sareari dagozkion gaietarako irtenbideak aurkitu eta horren gaineko informazioa eman eta, bestetik, elkargune bihurtu herriko enpresentzat.

Ondokoak dira egin diren batzuk:

  • Datuen Babeserako Lege Organikoa
  • Berrikuntza eta horretarako dirulaguntzak. Lehiakortasunerako eta Berrikuntzarako bonoak
  • Lizitazio publikoa
  • Sarean agertzea
  • Gure lehiakortasuna baldintzatzen duten faktoreak

Gai zehatzen baten gaineko informazioa nahi baduzu, idatzi helbide elektroniko honetara: empresa@mungialdeko-behargintza.com. 

 

COMPITE programa

Mungialdeko Behargintza S.L., 2010etik ona, bitarteko lana egiteko izendatu du SPRIk gure inguruko enpresen lehiakortasuna hobetzeko programank burutzeko.

Prorama hau ondoko enpresei zuzenduta dago: erabilera desbaerdina duten jarduera industrialak (aterakuntzazkoak, aldatzaileak, ekoizpenekoak eta horiei lotutako produktu-prozesuko zerbitzu teknikoak), informazio eta komunikazioaren arlokoak eta handizkako merkataritzakoak. Lehiakortasuna hobetzeko helburua duten multzokako jarduerei laguntzen die.

 

COMPITE 2013 "Mungiako enpresen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak zehaztu" 

2013an zehar lanean ari gara enpresen lehiakortasuna hobetzeko oinarrizkoak diren aldagaiak zehazteko eta enpresa horien lekua maila hobean jarriko duten ekintzak bideratzeko.

Enpresekin batera zehaztu dira lehiakortasunean eragin lezaketen aldagaiak, eta ondokoak aipatu dira:

  • Barne-gestioa
  • Komertzializazioa
  • Kalitatea
  • Sareak eta itunak

Lau taldeok apiriletik hona ari dira lanean. Denpora tarte honetan banakako jarduerak eta taldekakoak bideratu dira lehiakortasuna hobetzeko.

Azken horien artean ondokoa azpimarratu nahi da: Mungiako lehen enpresa-katalogoa.

 

COMPITE 2012: "Eskualdeko enpresa traktoreen beharrizanak zehaztu eta horiek tokiko honitzaileengan duten eragina aztertu". 

COMPITE 2011: Mungiako enpresa txikien lehiakortasuna hobetu