Castellano | Euskara

ZER GAREN ETA NON GAUDEN

ZER GARA?

Mungialdeko Behargintza SL irabazi-asmorik gabeko erakunde publikoa da. 2001ean sortu zen sustapen ekonomikoa eta gure eskualdeko udalen garapena bultzatzeko.

Gaur egun, Mungiako Udala da erakunde honen bazkide bakarra.

2000. urtean Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Prestakuntza Sailak, BBK-ko Gaztelanbidean-ek eta EUDELek hitzarmen bat sinatu zuten Behargintza zentroak sortzeko.

Gure herriko zentro honek ondoko arlo hauetan egiten du lan:

ENPRESAK: Enpresei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu, euren baliabideak eta beharrizanak aztertu eta kontuan izanda.

ENPRESEN SORRERA: Enpresa berriak sortzen laguntzea eta horrelako ekimenak bultzatzea dira Behargintzaren egiteko nagusienetarikoak, gure herrian apurka-apurka enpresa berriak sor daitezen.

LANA: Enplegugarritasuna hobetzeko eta gure herritarren enpleguaren kalitatea hobetzeko egiten dugu lan. Informazioa, aholkularitza, prestakuntza eta, oro har, lanpostu bat eskuratzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen ditugu.

PRESTAKUNTZA: Zure lehiakortasun maila hobetzeko beharrezkoa duzun prestakuntza eskaintzen dizugu, enpresetan sortzen den formazio beharrizanari ahalik eta ondoen erantzunda.

SUSTAPEN EKONOMIKOA: Tokiko garapenerako agentzien modura funtzionatzen dugu, bila ibiltzen gara...

 

JARRI HARREMANETAN GUREKIN (non gaude?)

Bulegoaren sarrera

Gamiz Bidea, 32
48100 Mungia
Tel: 94 615 62 44
Faxa: 94 674 12 01

 

 

E-mailean klik eginez gero, posta-elektronikoko orri bat irekiko zaizu. Idatzi bertan zure mezua eta sakatu "bidali" jartzen duen teklari.