Castellano | Euskara

ENPRESAK SORTZEKO > Lur Barriak

Mungialdeko Behargintzak, Uribe Kosta, Txorierri, Bermeoalde, Erandio, Leioa eta Getxoko Behargintzekin batera, Lur Barriak Sariak ematen ditu.

Ekintza berri honen bidez, aipatutako Behargintzek hartzen dituzten herrietan garatutako enpresa proiektu onenak saritu nahi ditugu. Sariketa horretan parte hartzeko ezinbestekoa da proiektu horiek lehiaketa antolatzen duten Behargintzetarikoren baten aholkularitza jaso izana euren sortze-ibilbidea burutzeko.

6.000 euroko saria eta Berria egunkarian 3.600 euroko publizitate gastua emango zaizkio lehenengoari, horretaz gain, 7 bigarren sari emango dira (Behargintza bakoitzeko bat), 2.500 eurokoak.

Informazio gehiago jasotzeko, bidali e-mail bat helbide honetara:
joseba@mungialdeko-behargintza.com
, edo deitu gure telefonora: 94 615 62 44