ENPRESA-ARLOA > Langileak bilatzea
Lan eskaintzak
Gure bitartekaritza zerbitzuaren bidez, enpresek eta komertzioek dituzten beharrizanak asetzen ahalegintzen gara, aurre-aukeraketa arin eta egokia eginda; beti ere, kontuan hartuta zeintzuk diren enpresa eta komertzio horietako langileek izan behar dituzten ezaugarriak. Zerbitzu hori interesatzen bazaizu, bete inprimaki hau.
Praktikak enpresetan
Langileak praktiketan hartu nahi dituzten enpresekin harremanetan jarri nahi genuke. Horrela, Mungialdeko Behargintzaren bidez eskainitako ikastaroetan ibilitakoek aukera izango dute ikasitakoa praktikaren bidez lantzeko eta benetako lan esperientzia jasotzeko. Praktikak egitea lan munduan txertatzeko baliabide egokia delakoan gaude eta.
Neurrira egindako prestakuntza
Mungialdeko Behargintzak inguruko enpresa eta komertzioek dituzten beharrizanetara egokitutako prestakuntza eskaintzen du. Horren helburua bikoitza da: batetik, euren lehiakortasuna hobetzea, eta bestetik, langabezian dauden herritarrak lan-munduan txertatzea.
Informazio gehiago jasotzeko, bidali e-mail bat helbide hauetako batera: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com & empresa@mungialdeko-behargintza.com, edo deitu gure telefonora: 94 615 62 44
