Castellano | Euskara

BERRIAK

MUNGIAKO PAKETEGINTZA LEHIAKETA

Aurten lehenengoz Paketegintza-Lehiaketa bat antolatuko da gure herrian; eta hor sarituko dana ez da erakusleihoa bera, erakusleiho apain baten ondoen txertatuta dagoan paketea baino.

Mungiako establezimendu guztiak zagoze gonbidatuta lehiaketa honetan parte hartzen.

Paketegintza Lehiaketan 3 sari emongo jakez paketerik onenei eta, horren ganera, Olentzero sari berezi 1 bere emongo da.

Baldintza orokorrak:

  • Erakusleihoek argitan egon beharko dabe gitxienetik 22:00etara arte, abenduaren 12tik 31ra bitartean gitxienetik.
  • Parte-hartzea egiaztatu egin beharko da agiriko leku baten jarrita antolatzaileek horretarako emoten daben parte-hartze txartela.

Izena emoteko epea: Zemendiaren 17tik abenduaren 2ra.

Izen-emotea: DOAKOA!!

Sariak abenduaren 27an emongo dira Merkataritzako Galan: Mugire Txokoan, 20:15ean.

Lehiaketa honeen ganeko oinarriak osorik lortu gura badozuz, eskatu eizuz Mungiako Merkatarien Alakartean edo Mungialdeko Behargintzan.


BIZKAIKO XXVIII. ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

Izen emateak:

Izena emateko epea azaroaren 9tik 30erakoa da, web orriaren bitartez.

Hau izango da Erakusleiho Lehiaketan izena emateko bide bakarra. Derrigorrez honako datuak jakinarazi behar dituzu: Saltokiko jabearen izena, Saltoki parte-hartzailearen izena, IFZ / NAN, Sektorea, Helbidea, Pk eta udalerria, Telefonoa, Posta elektronikoa, Web orrialdea.

Zalantzaren bat izatekotan edo edozein azalpenerako guregana jo ezazu:

- Merkataritza Ganberako Komunikazio Arloa:
  Kale Nagusia, 13-4. solairua - 48001 Bilbo
  Tel.: 94 470 65 07

- Mungialdeko Behargintza:
  Tel.: 946156244
  email: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com

Oinarriak:
www.camarabilbao.com/concursoescaparates/2011/bases_eusk.html

Lehiaketa izena ematea (izena emateko prezioa 28 €):
www.camarabilbao.com/concursoescaparates/2011/inscripcion_eusk.html


LUR BARRIAK SARIAK - IX. DEIALDIA

Bermeoaldea, Erandio. Gernikaldea, Leioa, Mungialdea eta Txorierriko Behargintzek Lur Barriak IX. Deialdia jarri dute martxan ekintzaile bezala egin duzun ahalegina lagundu eta saritzeko asmoz.

Diptikoa (PDF)


Mungiako herritarren kontsumo ohituren ikerketa

Datozen asteetan inkesta bat egingo zaie telefonoz Mungia eta Mungialdeko herritarrei euren kontsumo ohituren berri izateko. Jasotzen den informazioa Mungiako biztanleen interesguneak zeintzuk diren jakiteko aukera emango du: zer erosten duten, non, zelan, eta noiz.

Bildutako informazioa erkatu egingo da 2002an eta 2008an helburu berdinerako jasotakoarekin. Horretara, Mungia-Mungialdeko biztanleek erosteko dituzten tendentzien eta urteetan zehar gertatu den bilakaeraren berri izango dugu.

Bide horretatik, gure herria kontsumitzaileentzako erakargarria egiteko helburuarekin, lan ildo bateratu bat diseinatuko dugu merkataritza eta ostalaritza sektoreak eta Tokiko Administrazioa, hau da, merkatari eta ostalarien elkartea eta Mungiako Udala elkarlanean aritzeko.


2010eko bigarren seihilekoan berritzaileei emandako bigarren dirulaguntza sorta

2011ko martxoaren 23an, Mungialdeko Behargintzak pertsona berritzaileek sustatuta Mungian inplantatu diren proiektuetarako dirulaguntzak eman zituen Agirre Jauregian. Ekitaldi hau erakusleiho bihurtu zen; izan ere, sustatzaileek euren proiektuen berri eman zuten eta topagune aproposa izan zen sustatzaile, teknikari eta udal arduradunentzat.


Pertsona berritzaileentzako tailerra

2011ko martiaren 11n pertsona berritzaileentzako tailer bat antolatuko da Mungialdeko Behargintzan. Tailer horretan, batetik, negozio bat abian jarri nahi duten lagunek euren enpresa-iniziatiba aurkeztu ahal izango dute eta, bestetik, helburu berdina daukaten beste batzuekin daukaten zalantzen eta abarren gainean berba egiteko aukera izango dute. Horretaz gainera, euren proiektua abian jartzeko ze pausu eman behar duten ere azalduko zaie. Tailerra 17:00etan hasiko da eta ordu bi eta erdi inguruko iraupena izango du.


Mungiako merkatari eta ostalarien katalogoa

Mungialdeko Behargintzak herriko 292 establezimendu batzen dituen gida argitaratu du, herriko merkataritza eta ostalaritza guneena. Gida hori Mungiako establezimenduetan, udal harrera bulegoetan, Astiunen eta Mungialdeko Behargintzan. Establezimendu bakoitzak bere orrialdea du gidan, eta bertan azaltzen dira establezimendu horren argazkia eta eskaintzen dituen zerbitzuak.


Erakusleihoak apaintzeko ikastaro pertsonalizatuak

Apirilaren 1etik ekainaren 22ra erakusleihoak ondo txukundu eta janzteko tutoretza praktikoak eskainiko dira. Zerbitzu hori Mungialdeko Behargintzak emango du eta aukera emango die 27 establezimenduri aholkularitza pertsonalizatua hartzeko, euren produktuak erakusleihoetan erakargarriago jartzeko teknikei buruz eta, ondorioz, salmentak handitzeko.


Enpresa-prospekzioa – Compite Programa

Mungialdeko Behargintza enpresa-prospekzio prozesu bat ari da garatzen eta Mungiako 150 ETE/PYME (25 langile baino gutxiagokoak) dabiltza horretan parte hartzen. Prospekzio horren bidez lehiakortasun diagnostikoak egiten zaizkie programan parte hartzen ari diren enpresei. 2011ko lehen hiruhilekoan horrelako 30 diagnostiko egin dira. Tresna honi esker enpresa baten egungo egoera zein den antzeman eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko jarraitu behar dituen bideak zehaztu litezke. Aurreikusita dago Mungiako ETEotako arduradunei lan honetatik ateratzen diren ondorioen aurkezpen bat egitea.


Enpresa-direktorioak industrialdeetako sarreretan

Industrialdeetako sarreretan argibide kartelak ipintzen hasi gara; lehenengo eta behin, Trobikako industrialdean hain zuzen ere. Kartel horietan bertako agente ekonomikoen informazioa eta horietara heltzeko argibideak batuko dira.


Lan merkatuan sartzeko ibilbide pertsonalizatuak

Mungialdeko Behargintzak lan merkatuan sartzeko ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen jarraitzen du. Programa horretan parte hartzeko interesa duten lagun guztiek erakunde horretarako orientazio zerbitzuan egin dezakete eskaria.