Mungialdeko Behargintzak 2001etik hona gure herritarrei aholkularitza zebitzua berezia eskaintzen die, euren enplegugarritasuna eta daukaten enpleguaren kalitatea hobetzeko, hain zuzen ere.
Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, oro har, lanpostu bat lortzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezko diren tresna guztiak eskaintzen ditugu.
2011tik gora ordenagailu-gunea daukagu, eta bertan gure erabiltzaileek Interneten sartu eta ibiltzeko aukera dute. Ordenagailu-gunetik hainbat gauza egin litezke: lan-eskaintzen bilatzaile nagusiak kontsultatu, norbere curriculuma hobetu... Gainera, orientatzailearen laguntza ere izaten dute.