Enplegua

Mungialdeko Behargintzak 2001etik hona gure herritarrei aholkularitza zebitzua berezia eskaintzen die, euren enplegugarritasuna eta daukaten enpleguaren kalitatea hobetzeko, hain zuzen ere.

Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, oro har, lanpostu bat lortzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezko diren tresna guztiak eskaintzen ditugu.

2011tik gora ordenagailu-gunea daukagu, eta bertan gure erabiltzaileek Interneten sartu eta ibiltzeko aukera dute. Ordenagailu-gunetik hainbat gauza egin litezke: lan-eskaintzen bilatzaile nagusiak kontsultatu, norbere curriculuma hobetu... Gainera, orientatzailearen laguntza ere izaten dute.

Mungialdeko Behargintzan izena ematea

Lanerako orientazio eta bitartekaritza zerbitzua arinagoa izan dadin, jarraitu, mesedez, protokolo honi:

  • Hitzordua eskatu (bulegora joanda edo telefonoz: 94 615 62 44).
  • Eraman ondoko dokumentazioa hitzordura:
    • NANa
    • Errolda agiria
    • Argazki txiki bat
    • Darde – Lanbideko izena-emate / berriztatze orria
    • Prestakuntzako tituluak
    • Curriculum Vitae (word fromatoan): Hitzordura etorria urretik bidali beharko da e-mailez harrera@mungialdeko-behargintza.com
    • Lan-bizitzaren gaineko agiria, azken lana zein izan den agertzen duena.

 

Enplegu arlotik ondokoa eskaintzen dugu:

 

Lan-orientaziorako zerbitzua

Gaitasun personalak, sozialak eta lanekoak garatzeko laguntza-prozesua eskaintzen dugu, guregana jotzen duen herritarra lan-postu bat lortzeko edota daukanari eusteko egoera hobean egon dadin.

  • Ondoen datorkizun lan-mota zein den jakiteko orientabideak ematen dizkizugu.

  • Zure beharrizanetara ondoen egokitzen diren prestakuntza-ikastaroak bilatzeko aholkularitza ematen dizugu.
  • Curriculum Vitae egiten edo hobetzen laguntzen dizugu.
  • Lan-elkarrizketak egiteko prestatzen zaitugu.
  • Enplegu-zentroan interneteko konexioa duten 4 ordenagailu daude erabiltzaileen eskura, ordenagailu horiek aukera zabala eskaintzen dute lana topatzeko edo enplegugarritasuna hobetzeko, hau da, lan-eskaintzak bilatzeko, curriculuma prestatzeko, prestakuntza-ikastaroak begiratzeko, ETTetan alta emateko… 
  • Informazio panelak: lan-eskaintzak, ikastaroak eta intereseko artikuluak.
  • Intereseko dokumentazioa: Baliabide bibliografikoak, eguneroko prentsa, ETTen zerrendak, arloko enpresen zerrendak…
  • Edozein kudeaketa-lan egiteko banan-banako harreta eta aholkularitza.
  • Banan-banako ibilbideen antolaketa
  • Taldeko tailerrak: Lan-bilaketa aktiboa, talde-dinamikak, lan-elkarrizketak, komunikazioa etab.

 

Enplegu-zentroaren ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00 (astelehenetik ostegunera) eta 09:00-14:00 (ostiraletan).

 

Ez dago ordua aldez aurretik eskatu beharrik.

 

Lan-bitartekaritzako zerbitzua

Langabezian dauden herritarrei, euren ezaugarriak kontuan izanda, ondo datorkien lana aurkitzeko jarduerak antolatzea, eta ekintzaileek dituzten beharrizanei ondoen egokitzen zaizkien pertsonen berri ematea.