Herriko ekonomiaren sektore garrantzitsua denez, Mungialdeko Behargintzatik hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu kalean bertan dauden establezimenduei zuzenduta:
Merkatariza, Ostalaritza eta Zerbitzuak
MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZUAK
LANGILE BEHARRIZANA
Zure beharrei erantzun eta zurekin lan egiten dugu zure negoziorako hautagaitza egokiak bilatzeko.
PRESTAKUNTZA
Zure beharrak entzun eta irtenbide posibleak lantzen ditugu, hala nola zure negozioari egokitutako prestakuntza.
DIRU LAGUNTZAK
Zure negoziorako interesgarriak diren diru-laguntzei buruzko informazioa eman eta laguntza eskaintzen dizugu horiek eskatzeko eta izapidetzeko.
NEGOZIO ZENTROAK
Bilerak, hitzaldiak, erakusketak...Non egin ditzaket? Udal lokalak jartzen ditugu zure eskura topaketa hauek garatzeko.
DINAMIZAZIOA
Zure negozioari zuzendutako dinamizazio-jarduerak antolatzen eta garatzen ditugu. Ideiak eman nahi badituzu, zure zain gaude!
MERKATARITZA MAHAIA
Mungiako Udalak, Mungialdeko Behargintzak eta Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Merkataritza Mahaia osatzen dugu, eta gure helburu nagusia herriko establezimenduak biziberritzea eta sustatzea da.