Merkatariza, Ostalaritza eta Zerbitzuak

Merkataritza, ostalaritza eta zerbiztuen arloa sano sektore garrantzitsua da Mungiaren ekonomiarako; izan ere, bertan batzen da biztanlego aktiboaren zati handi bat; hori dela eta, arlo hori dinamizatzeko eta berpizteko atal berezia daukagu

 

Ondokoak lantzen ditugu arlo horretan:

Langileen beharrizanak

Mungialdeko Behargintza, S.L. laguntza-agentzia homologatuaren bidez zuen enpresarako behar dituzun langileen perfil egokiak lortzen lagunduko zaizue.

Prestakuntza

Mungialdeko Behargintza S.L.-k ikastaroak antolatzen ditu Mungiako merkatari eta ostalarientzat. Eta, gainera, lagun kopuru nahikoa batuz gero, ikastarook Mungian bertan antolatuko ditugu eta hirualdeko prestakuntza kudeatzen dugu (egin behar izanez gero) diruz laguntzeko modukoak izan daitezen.

Laguntzak

Zure negoziorako erabilgarri dauden dirulaguntzen gaineko informazio eguneratua.

Negozioen zentroa

Batzarrak, hitzaldiak, erakusketak…. Non egin ditzaket? Mungiako Udalak lokalak jartzen ditu gure udalerriko enpresen eskura, era horretako jarduerak egin ahal izan ditzaten.

Dinamizazio komertziala

Gure herriko sektore hori dinamizatzeko programa eta jarduera bereziak antolatzen dira.

Merkataritza-mahaia

Mungiako Udalak eta Mungiako Merkatari eta Ostalarien Merkataritza-mahaia eratu du Mungiako merkataritza berbizteko eta indartzeko ekintza desberdinak adosteko.