Legezko oharra

MUNGIALDEKO BEHARGINTZA S.L.U.
Gamiz bidea kalea 30-32. IFZ: B95170650
TELEFONO-ZENBAKIA: 94 615 62 44
E-POSTA: harrera@mungialdeko-behargintza.com
WEB ORRIA: www.mungialdeko-behargintza.com
Bilboko Merkataritza Erregistroan sozietateen 4.009 liburukian, 64 folio, BI-31866 orrialdean.

Xedea

Emaileak, webgunearen arduradunak, erabiltzailearen esku dokumentu hau jartzen du. Helburua 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak (IGZ-MEL), xedatutako eskakizunak betetzea da, webgunea erabiltzeko baldintzak erabiltzaile guztiei jakinaraztearekin batera.


Webgune honetara iristen den pertsona orok erabiltzailearen zeregina du eta, ondorioz, bertako xedapenei eta bestelako legezko xedapen aplikagarriei zorrotz erreparatzeko eta horiek betetzeko konpromisoa hartzen du.


Emaileak webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko eskubidea gordeko du eta ez dizkio betebehar horiek aldez aurretik ohartarazi beharko erabiltzaileari, ezta jakinarazi ere. Ildo horri eutsiz, nahikoa da emailearen webgunean argitaratzea.


Webgunean Interneteko beste toki batzuetarantz estekak edo hiperestekak baleude, emaileak aipatu guneak eta edukiak ez ditu kontrolatuko. Emaileak ez du inolaz ere erantzukizunik izango, kanpoko webguneko estekaren batean agertzen diren edukiei buruz. Halaber, Interneteko hiperesteka edo bestelako guneetan dagoen material eta informazioari dagokionez, ez ditu eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, hedadura, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna bermatuko. Era berean, kanpoko konexioak sartu arren, konektatutako erakundeekin ez da halabeharrez inolako elkarterik, bat-egiterik edo partaidetzarik izango.

Erantzukizuna

Emailea bere webgunean argitaratutako informazioaren ondoriozko edozein erantzukizunetik salbuetsia dago, betiere informazioa manipulatu bada edo zerikusia ez duen hirugarrenak sartu badu.


Erabiltzaileak web honetan sartzen denean erabilera baldintza orokor hauek onartzen ditu.
Emailearen webguneak kukiak (zerbitzariak erabiltzailearen ordenagailura bidaltzen dituen informazio fitxategi txikiak, orrian sartuz gero) erabil ditzake, guneak behar bezala funtzionatu eta bistaratzeko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio zehatzak gauza ditzaten. Nolanahi ere, webgunean erabiltzen diren kukiak aldi baterako dira eta helburu bakarra ondoren transmisioa eraginkor bihurtzea da. Erabiltzailearen saioa amaitzean desagertuko dira. Kukiak ez dira inola ere erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.


Bezeroaren webgunetik baliteke hirugarrenen webguneetako edukietara bideratzea. Emaileak betiere bere webguneetan hirugarrenek sartutako edukiak ezin dituenez kontrolatu, edukiekiko ez du inolako erantzukizunik onartuko. Edozelan ere, emaileak azaldutakoaren arabera, berehala kenduko du nazioko edo nazioarteko legeriaren, moralaren edo ordena publikoaren aurka doan edozein eduki eta, aldi berean, webgunerantz bideratzea ere kenduko da. Horrez gain, edukia agintaritza eskudunei jakinaraziko zaie.


Emaileak aldez aurretik ohartarazi gabe inolako mugarik gabe webgunearen edukia aldatzeko eskubidea gordeko du. Webgunera bidalitako informazioa edo galdeketaren bidez sartutakoa egiazkoa izango da eta ez ditu hirugarrenen eskubidea nahiz indarreko legezkotasuna urratuko. Webgune honetan aurkeztutako zerga informazioa gutxi gorabeherakoa da eta zuzena, zehatza edo eraginkorra izan ezean, emailea edozein erantzukizunez salbuetsia geldituko da.
Emailea ez da, adierazpen modura, baina mugatzailea izan gabe, foro, txat, blog-sortzaile, iruzkin, gizarte sare edo beste bitarteko batean gordetako informazio eta edukiez arduratuko, hirugarrenek emailearen web orrian modu independentean edukiak argitara baditzakete. Aldi berean, emaileak inolaz ere ez du ardurarik izango adierazpen modura honakoek sor ditzaketen edozein izaerako kalte-galerez: edukietan akatsak edo ahazteak, ataria eskura ez egotea edo edukietan asmo gaiztoko programak edo birusak nahiz kaltegarriak transmititzea, nahiz eta saihesteko neurri teknologiko guztiak hartu.


Hala eta guztiz ere, IGZ-MELaren 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, emailea erabiltzaile, agintaritza eta segurtasun indar guztien esanetara jartzen da, nazioko edo nazioarteko legeriaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren nahiz ordena publikoaren aurka doazen eduki guztiak kendu ala, bidezkoa bada, blokeatzeko. Erabiltzailearen iritziz webgunean sailkapen hori izan dezakeen edukiren bat badago, berehala webguneko administratzaileari jakinaraztea eskatzen zaio.


Webgune hau behar bezala funtzionatzeko ikuskatu eta probatu da. Hasieran, urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduz, funtzionamendu zuzena berma daiteke. Hala eta guztiz ere, emaileak ez du baztertzen programazio akatsak, zerbitzuaren erori puntualak edo ezinbesteko arrazoiak, hondamendi naturalak, grebak ala pareko gorabeherak egotea eta, beraz, web orrira ezin iristea.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

Webgunea, adierazpen modura baina mugatzailea izan gabe, bere programazioa, edizioa, bilduma eta funtzionatzeko gainerako elementuak barne, diseinuak, logotipoak, testu edota grafikoak emailearen jabetzakoak dira. Bestela, egileen berariazko baimena edo lizentzia du. Webguneko eduki guztiak behar bezala babeste ditu jabetza intelektual eta industrialaren araudiak eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuak ageri dira.
Helburua baztertuta, oso-osorik edo zati batean erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko, emaileak aldez aurretik idatzizko baimena eman beharko du. Emaileak aldez aurretik baimendua ez duen edozein erabilera jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen ez-betetze larria izango da eta defendatzeko beharrezkotzat jotzen dituen lege erreklamazio guztiak jarriko ditu.
Emailearekin zerikusirik ez duten diseinuak, logotipoak, testu edota grafikoak, webgunean agertzen badira, beren jabeenak dira eta eurak arduratuko dira horien inguruan edozein eztabaida egonez gero. Nolanahi ere, emaileak aldez aurretik eta berariaz horien baimena du.


Emaileak berariaz ez du baimentzen hirugarrenek zuzenean webguneko eduki zehatzetara bideratzea eta emailearen webgune nagusira bideratu beharko dute.
Emaileak bere titularren alde jabetza industrial eta intelektualaren eskubideak onartzen ditu. Dena den, aipamen bakarra eginda edo webgunean agertuta ere, emaileak horien gainean ez du eskubiderik edo erantzukizunik izango. Halaber, horregatik ez ditu babestuko, lagunduko edo gomendatuko.


Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak ez betetzeari buruz edo webguneko edukiei dagokienez edozein ohar mota egiteko, honako helbide elektronikoa erabil dezakezu: harrera@mungialdeko-behargintza.com.

Legeria Aplikagarria eta Eskumena

Emaileak baldintza hauen ez-betetzeak jarraituko ditu. Gauza bera gertatuko da bere ataria behar bezala erabiltzen ez bada. Aurrekoari eutsiz, zuzenbidean izan ditzakeen egintza zibil eta penal guztiak erabiliko ditu. Webgune honekin edo bertan garatutako jarduerekin zerikusia duten eztabaida eta gai guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da eta aldeek berariaz bete beharko dute. Ildo horri eutsiz, erabileraren inguruko gatazka guztiak ebazteko aginpidedunak Bilboko epaitegi eta auzitegiak izango dira.

Copyright

Copyrightaren titularren idatzizko baimenik gabe, debekatuta dago webgune honetan ageri diren testuak, irudiak edo bestelako edukiak erreproduzitu, banatu, eraldatu, manipulatu, jendaurrean jakinarazi edo bestelako ustiapen egintza osoa edo partziala burutzea, doan edo kostuaren bidez.


MUNGIALDEKO BEHARGINTZA S.L.U. enpresak, edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe, edukiak eta horiek aurkezteko modua alda, ezaba edo deusezta ditzake, bai aldi baterako, baita behin betiko ere. Aurrekoaren harira, erabiltzaileak une bakoitzean webgunearen bertsio eguneratua erabiltzen ari al den egiaztatu beharko du. Erabiltzaileek arrazoi horrengatik edo antzekoarengatik kalte-galerak badituzte, ez dute kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik.