Abisteak Merkataritza, Ostalaritza Eta Zerbitzuak

MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO 2023KO LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza- eta zerbitzu-saltokiak modernizatzeko laguntza-programa onartu du (MEC 2023). 

Eskabideak aurkeztea:  2023ko ekainaren 20tik irailaren 30era arte eskatu ahal izango da, edo programari esleitutako kreditua agortu arte.

Programa honen helburua da berrikuntza sustatzea, kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta merkataritza-ekipamendua hobetzea, sektorean kalitate-maila eta lehiakortasuna handitzeko.

PERTSONA ETA ERAKUNDE ONURADUNAK: laguntza autonomoentzat, mikroenpresentzat eta merkataritza-jarduera duten edo merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten enpresa txikientzat da, baldin eta establezimendu fisikoa edo kalean bertan lekua badute.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK:

• 1. lerroa.- Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea. Merkataritza-establezimenduak egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrei eta instalazioei zuzentzen zaie, edo energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeari. Altzariak, makineria, errotulazioa, segurtasun-sistemak, klimatizazioa eta abar erosi, instalatu eta muntatzea ere aurreikusten du. Gutxieneko inbertsioa 3.000 € + BEZ

• 2. lerroa.- Teknologia berriak eta berrikuntza sartzea. Enpresa kudeaketa hobetzeko, zerga egokitzeko eta web orrien bidez produktuen merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak sartzera bideratua. Gutxieneko inbertsioa: 1.000 € + BEZ

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA: inbertsioek onartutako inbertsioaren % 30eko dirulaguntza jasoko dute, eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da. Ehuneko hori gehienez ere % 42ra handitu ahal izango da, sailak azken bi urteetan (2021-2022) Retaileko Euskal Eskola, Eus-Commerce edo Berriz Enpresa bezalako programetan parte hartzea edo Energia Komunitateetako kide izatea balioesten bada. Bikain edo Bai Euskarari ziurtagiri tradizionalak baloratuko dira, bai eta establezimendua Euskadi Barra Barra proiektuari atxiki zaion ere.

ESKAERA EPEA: 2023ko ekainaren 20tik irailaren 30era arte eskatu ahal izango da, edo programari esleitutako kreditua agortu arte.

DIRUZ LAGUN DAITEKEEN ALDIA: laguntzak 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean egindako inbertsioak finantzatzeko izango dira.

MUNGIBONOA 2023

Mungiako Udalak Mungibonoa 2023 programa jarriko du martxan ekainaren 1etik 30era.

16 urtetik gorako Mungiako bizilagunek izango dute bonoaren deskontuaz baliatzeko eskubidea. Pertsona bakoitzak –NAN bidez identifikatuta– gehienez ere 60 €-ko balioa duten 12 bono eskuratu ahal izango ditu:

  • Banaka, 15€ edo gehiagoko erosketetarako bono bakarra erabiliz.
  • Gehienez 12 bonoak batera, 180€ edo gehiagoko erosketa egitean.
MUNGIBONOA 2023 DEIALDIA

Mungiako Udalak MUNGIBONOA 2023 jarri du abian!

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Eskaera orria

- Errolda-egoeraren ziurtagiri eguneratua (Jarduera Ekonomikoen Ziurtagiria), jarduera ekonomiko nagusiaren JEZ epigrafea, alta-data, helbide fiskala eta, hala badagokio, jarduera garatzeko lokalaren erreferentzia adierazten dituena.

- Banku-helbideratzearen fitxa. Negozioari lotutako banku-kontuaren zenbakia duen inprimakia, dagokion finantza-erakundeak baliozkotua. Ez dute agiri hau aurkeztu beharko “Mungibonoaren edota Mungia Indartzen” ekimenaren aurreko deialdietan onuradun izan direnek, baldin eta Udalarekin duten erreferentziazko banku-kontua aldatu ez badute.

EMET 2023 DIRULAGUNTZA ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Eusko Jaurlaritzak turismo-enpresen ekintzailetza eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak argitaratu ditu. Ostalaritzako eta ostatu-arloko enpresek...

Bi atal daude:

• Turismo-negozio berriak sortzeko laguntzak. Gastuaren %40ko gehieneko diru-laguntza, 18.000€-raino.

• Turismo-enpresen (ostalaritza) lehiakortasuna hobetzeko laguntzak. Gastuaren %30eko gehieneko diru-laguntza, 15.000€raino.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 15era bitartean egin eta fakturatu beharko dira.

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea 2023/05/05 arte.

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/emet-2023/web01-tramite/eu/

MARTXAN DA 'OSTALARIAK INAUTERIETAN' LEHIAKETA

Hauek dira VII. edizioko parte hartzaileak: ATERPE, ELORDUI, EZ ESAN INORI, IZARRA, LA CABAÑA, RAMONTXU, TXOMIN eta URGOITI.

Otsailaren 18an, larunbata, "Ostalariak Inauterietan" lehiaketaren VII. edizioa ospatuko da. Lehiaketak TXARANGA TXORONGO (18:30-20:00) eta KOLPEZ BLAI batukadaren (21:00-22:00) animazioa izango du. Animatu eta pasa zaitez taberna parte-hartzaileetatik inauteri musikalaz gozatzera!

MUNGIA ON! DIGITALIZAZIO KURTSOAK

Hauek dira otsailerako antolatutako kurtsoak. Izena emateko: https://forms.gle/GkST8qoTaQ53GPUH8

OSTALARIAK INAUTERIETAN VII. LEHIAKETA DEIALDIA

"Mungiako Ostalariak Inauterietan" VII. Lehiaketa antolatu dogu. Aurten gaia MUSIKA izango da.

Parte hartuko duten tabernek apainduta egon beharko dute, otsailaren 18an (zapatua), eguerdian hasi eta lokala itxi arte. Eguraldiak lagunduz gero, kale animazioak girotuko ditu herriko kaleak.

 

Izen-ematea urtarrilaren 27a baino lehen egin beharko da.

 

GABONETAKO AZOKA