Gaur 17º 11º Lehenetsi Informazio gehigarria
Cielos nubosos con lluvia débil
Jueves 19º 14º Lehenetsi Informazio gehigarria
Cielos nubosos con lluvia débil
Kale-izendegia Zabaldu mapa
HAZILAN 2022 HAZILAN 2022 Informazio gehiago
HAZILAN 2022 HAZILAN 2022 Informazio gehiago
HAZILAN 2022 HAZILAN 2022 Informazio gehiago
Ayudas y subvenciones Ayudas y subvenciones Informazio gehiago
BAIMENA_CONSENTIMIENTO BAIMENA_CONSENTIMIENTO
EUSKADI BONODENDA 2022/05/17 EUSKADI BONODENDA DEIALDIA

«Euskadi Bono Denda» merkataritza-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko programa da. Kanpainari atxikitako hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza eta zerbitzu establezimenduetako kontsumoa diruz lagunduko da, horietan eskuragarri egongo den deskontu-bono mota bakar baten bidez.

2022EKO MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK 2022/05/17 2022EKO MERKATARITZA SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK

Laguntza honen helburua da merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.

ELIKAGAIAK MANIPULATZEKO IKASTAROA 2022/05/10 ELIKAGAIAK MANIPULATZEKO IKASTAROA
Ekainean, ELIKAGAIAK MANIPULATZEKO azken ikastaroa egingo da udako ordutegia baino lehen. Parte hartu nahi baduzu, erreserbatu zure plaza ikastaroa bete baino lehen, plaza gutxi geratzen dira.
 
3R PROGRAMA 2022 2022/05/10 3R PROGRAMA 2022

Programa que incluye Reorientación, Recolocación y Recualificación para personas que están en situación de desempleo o mejora de empleo y estén empadronadas en la comarca de Mungialdea. 

BAKQ LORTZEKO PUNTUAK 2022/03/24 BAKQ LORTZEKO PUNTUAK MUNGIAN
Mungian BakQ izapidetzeko guneak.
 
HAZILAN 2022 - HASIERA APIRILAK 25EAN 2022/03/18 HAZILAN 2022 - HASIERA APIRILAK 25EAN
Hazilan proiektua 20 eta 44 urte bitarteko gazte kualifikatuen laneratzea hobetzeko ekintzen ibilbide oso bat da.
 
KARGAK MUGITZEKO MAKINERIA ERABILTZEKO PRESTAKUNTZA 2022/03/18 KARGAK MUGITZEKO MAKINERIA ERABILTZEKO PRESTAKUNTZA
Mungialdeko Behargintzak kargak mugitzeko makineria erabiltzeko ikastaroa antolatzen du: plataforma jasotzailea, errepide jasotzailea, transpaleta eta zubi-garabia.
 
ERALDAKETA DIGITALERAKO PRESTAKUNTZA 2022/03/18 ERALDAKETA DIGITALERAKO PRESTAKUNTZA
Mungialdeko Behargintzak eraldaketa digitala bultzatzeko ikastaroa antolatzen du KZGunean egiteko. 
OSTALARIAK INAUTERIETAN - PARTE HARTZAILEAK 2022/02/24 OSTALARIAK INAUTERIETAN - PARTE HARTZAILEAK

Hauek dira taberna parte hartzaileak: Aterpe, Izarra, Ez Esan Inori, Korrontzi, Mume, Ramontxu, Txomin y Urgoiti. ANIMATU ETA ZATOZ GURERA!

Ikusi guztiak »

Zer gara?

Mungiako Behargintza SL enplegua eta ekonomia sustatzeko agentzia da, Mungiako Udalaren mendekoa, Mungiako herritarrei eta gure inguruan kokatutako ekonomia eragileei zerbitzu eskaintzen diena.

 

2001ean eratu zen erakunde honek hitzarmena du eginda Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapenerako Sailarekin eta Eudelekin eskualde honetako enplegugarritasuna hobetzeko eta Mungialdearen ekonomia sustatzeko dinamikak sustatzeko. 


Gaur egun, Mungiako Udala da erakdunde honen bazkide bakarra.

Mungialdeko Behargintzak ondoko lan-eremu hauek ditu:

Lanbide-orientazioa

Gure udalerriko bizilagunen enplegugarritasuna eta duten enpleguaren kalitatea hobetzeko egiten dugu lan. Informazioa, aholkularitza, bitartekaritza, prestakuntza eta, oroa har, lanpostu bat lortzeko edo lan egoera hobetzeko beharrezko diren tresna guztiak eskaintzen ditugu.

Enplegu-zentroa

Autokontsultarako 4 ordenagailu ditugu (interneterako sarrera eta inpresoradunak). Ordenagailu horien bidez, lan bila dabiltzan herritarrek aukera dute:

  • Kontsultak egiteko internetek eskaintzen dituen lan-bilatzaileetan.
  • Euren curriculuma egin edo hobetzeko, orientatzailearen laguntzarekin. 

Enpresa berriak sortzea / Autoenplegua

Kultura ekintzailea sustatu eta indartu egiten dugu, gure herrian enpresa berrien sorrera bultzatzeko.

Enpresak

Enpresei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu, dauden baliabide eta beharrizanen berri emanda.

Merkatariza, ostalaritza eta zerbitzuak

Gure herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea osatzen duten arlo guztiei laguntzeko zerbitzua eskaintzen diegu.

Harremanetarako:

Gamiz Bidea, 32
48100 Mungia
Tel: 94 615 62 44
Fax: 94 674 12 01

 

Orokorra: zuzendaritza@mungialdeko-behargintza.com
Enpresa arloa: empresa@mungialdeko-behargintza.com
Merkataritza arloa: merkataritza@mungialdeko-behargintza.com
Aholkularitza arloa:orienta@mungialdeko-behargintza.com
Enpresen sorrera:joseba@mungialdeko-behargintza.com

 

 

Harreta ordutegia:

Astelehentik Eguenera: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00

Barikuetan: 9:00 - 14:00

Ekainak 15etik Irailak 15era bakarrik goizez.